X-a, Eleizaren alde

Balio bikotxa dauan ‘X’

Beste behin be, dei egiten deutsugu, errentaren autorpenean ‘X’ bakarra markatuz norbaiten alde egin daizun.

 Gainera, gure lurralde historikoan laguntza gehitu egin geinke.

 Zuretzat ez dau inongo kosturik, baina asko emoteko aukera izango dozu.

 Keinu erraz baten bidez, C laukia markatuz, diru ekarpena bikoiztu egiten da (%1,4). Batutako diruaren %0,7 Bizkaiko Eleizarentzat izango da eta beste %0,7 helburu solidarioetarako. Beraz, ‘X’ bakarra markatuz, laguntza emon geinkio Eleizari pastoral eta gizarte ekintza garatu ahal izateko eta, aldi berean, ahulezia eta bazterketa jasaten daben pertsonei abegi eta lagun egiten deutsen Caritas Bizkaia eta antzeko erakundeei.

 Zuriz itzi ezkero, Estatuak erabakiko dau gure ordez.

Zuk edo inguruko norbaitek errentaren autorpena lehenengo aldiz egiten badozue, gogoratu ekarpena bikoizteko eta diru-kopuru esanguratsua zertara zuzendu erabakitzeko aukera dozuena.

 Ez alperrik galdu zure ekarpena bikoitzeko aukera.

 ‘X’ markatzeak edo ez markatzeak ez dau errentaren autorpenaren ekonomia-emaitza aldatzen, baina markatu ezkero, laguntza bi emotera konprometitu zara eta mundu hau Jesusen mezuaren arabera aldatzen lagunduko dozu.

 “Ez emon leporik behartsuari” (Tb 4, 7)

Bilbao, 2024-03-25
José Miguel Erdozain
Elizbarrutiko gerentea eta ekonomoa

Bizkaiko eleizak zure ekarpena bikoiztera bultzatzen zaitu

Gaur egungo gizarte egoerak, non biztanleriaren sektore ahulenak pandemia eta krisiaren, Europako gerraren, errefuxiatuen, etorkinen… ondorioak jasaten dabezan, sekula baino alkartasun handiagoa erakustera eta ahaleginak batzera eroan behar gaitu nahitaez.

Bizkaiko Eleizak Errentaren autorpenean, ondorengo laukian X ahaztu barik markatu daizula eskatzen deutsu: C) Eleiza Katolikoari diruz eusteari eta beste hainbat gizarte helbururi lagundu holan gizarte eta alkartasun ekintzetara %0,7a ez ezik %1,4a emon ahal izateko.

Zeuk erabagi daikezu zenbat diru zuzendu gura dozun gizarte eta alkartasun ekintzetara

Bizkaian, gitxik erabilten dau C) laukia, ekarpen bikoitza (%1,4a, %0,7aren ordez) egiteko aukera emoten dauana eta, ostera askoz gehiagok egiten deutso ekarpena Eleizari bakarrik (%0,7) edo beste hainbat gizarte helburutara bakarrik (%0,7). Diru-kopuru handi bat Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte helbururi emoteko aukera alperrik galtzen da. Seguruenik, kasu askotan, ekarpena bikoizteko aukeraren barri ez izateagaitik.

Laukiak Xaz markatu barik izten badozuz zein helburu bakarra aukeratzen badozu, diru hori Estatuaren Aurrekontu Orokorretan geratzen da gizarte edo alkartasun helburu jakin baten erabili barik.

Emoten dozunak ez dau kosturik zuretzat.

Zerga izendapenak ez dau plusik edo ordainketa  gehigarririk eragiten zuretzat. Zure zergen zati bat nora zuzendu erabagitzen dozu. Ez dau kosturik zuretzat, baina Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte eta alkartasun erakunderi diru gehiago zuzendu behar jakola erabagitzeko aukera dozu.

Bardin kostetan jatzu eta dana emoten dozu

Markatu c) laukia
Ez onartu murrizketarik zure ekarpen solidarioian.
Bikoiztu laguntza
Bakarrik lauki bat markatu daikezu. Ekarpen solidario bakotxa %0,7 da. C) laukiak %1,4 batzen dau.
Bardin kostetan jatzu eta dana emoten dozu
Izendapen solidarioa ez da ez gehigarria, ezta aparteko ekarpena be. Ordaindu behar dozuzan zergen barruan dago.
Konpromiso bikoitza da
Gaurko gizarte egoeran (krisia, pandemia, gerra, etorkinak), ahulezian dagoan lagun askok behar dau eleizaren, caritasen eta beste hainbat gkeren laguntasuna.
Laukirik markatu ezik
Ogasunak estatuaren aurrekontu orokorretako beste partida batzuetara zuzenduko dau dagokion diru-kopurua eta ez nahitaez helburu solidario batera.