Nor gara

Bilboko Eleizbarrutiaren historia laburra aurkituko dozu hemen, gainera, Eleizbarrutiaren gidaliburua aurkituko dozu parrokien helbideak kontsultatzeko. Kuriako eta Kontseiluetako estatistika-datu, estatutu eta araudien ingurukoak be jasoten dira gune honetan.

Ekonomia-barriak

Ekonomia-barri guztiak zure eskura. Kontsultatu Egitasmo Estrategiko Ekonomikoa, Ekonomia-gaietarako Batzordearen jardunbidearen inguruko guztiagaz: ekonomia-balantzeak, aurrekontuak eta euron kitapena eta jasotako dirulaguntza eta laguntasunak. Atal honetan, immatrikulatutako ondasunak, kultur ondasunen zerrenda eta honeen kontserbazinoan egindako inbertsinoa be aurkituko dozuz.

Eleizaren jarduera

Bilboko Eleizbarrutiak pastoraltza, heziketa, kulturan, ebanjelizazino eta ospakizunaren arloan egiten dauana ezagutuko dozu urtez urte argitaratzen diran oroitza-txosnenen bidez. Honan, bere egitekoa beteteaz ainera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren berariazko erronkei erantzuten deutse ospatuz, iragarriz eta alkartean zerbitzatuz..

Kontu-ikuskaritza

Kanpoko kontu-ikuskari independenteak egindako kontu-ikuskaritzaren txostenak eta finantza-egoerak deskargatu daikezuz. Finantza-kontuen osoko azterketaren ostean, Bilboko Gotzaitegiak bere eragiketak gardentasunez, koherentziaz eta legez burutzen dituala bermatzen da.

Gardentasun-ikuskaritza

Gardentasuna da IV. Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren zein Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren helburu nagusienetakoa, ardurakidetasuna eta sinodo-sena sustatzeko oinarrizkotzat joten dalako. Gune honetan aurkituko dozuz Haz Fundazinoak prestatutako txostenaren emaitzak..

Lagundu zure Eleizari

Bizkaiko Eleizak ezingo leuke jardun osotzen dabenek euren denpora, gaitasun eta dirua emonez bere sostenguan laguntzen daben pertsonen lankidetza barik. Sail honen bidez diruz edo zeure gaitasunakaz lagundu zeinke, Bilboko Eleizbarrutiaren zerbitzura dagozan boluntarioen askotariko taldeetan txertatuz.

Jardunbide onak

Askotariko gidaliburu eta argibide dogu inbertsinoetarako, lanetarako, baterako erosketetarako, energiaren kontsumo arduratsurako eta baita hornitzaileak aukeratzeko araudi etikoa eta erosketa-egitasmoa be. Gainera, parrokietan ekonomia-batzordeak eratzeko hainbat bitarteko eta jardunbide onen gidaliburua aurkituko dozuz.

Adin txikikoen babesa. Inguru segurua

Hemen aurkituko dozu adin txikikoen eta pertsona ahulen babeserako Bilboko Eleizbarrutiko gida eta Zuzenbide Kanonikoko prozesu penalari buruz. Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordearen oroitza-txosten, agiri eta txostenak be eskura dozuz. Gainera, eskuragarri dozu arlo honetan salaketak egiteko helbide elektronikoa.

On bidea

Legea betetzetik harago, arlo guztietan gauzak ondo egiteko konpromisoa dago. Hemen sartzen doguz zigor-arriskuei aurrea hartzeko araudia, pribatutasun-, konfidentzialtasun-politika eta datuen babesa, ekipo informatikoen erabilera zuzena eta zibersegurtasuna eta arlo guztietan zuzen jokatzeko lagungarri dan beste hainbat egitasmo. Alderdiren baten gauzak ez dirala ondo egiten uste badozu, kanal etikora jo eta salaketa egin konfidentzialtasun osoz.

Gardentasuna da  2024-27 Egitasmo Estrategiko Ekonomikoan jasotako helburu estrategikoetako bat eta urtero garatzen da urteko egitasmoen bidez