Márcate una X, Itzi zure marka
Anai-arrebok:
Errentaren autorpena egiteko kanpaina barria hastear dala, eskaera soil eta guztiz esanguratsua egin gura detutsuegu: Márcate una X, Itzi zure marka. Keinu txikia da, baina zentzunez betetakoa, konpromisoaren, ardurakidetasunaren eta pertsonen zaintzaren aldeko aukera adierazoten dauana.
Aurton, Eleizbarrutian, Batera, juntos y juntas bide egiten dihardugu. Eta alkartasun-sen horretatik bizi gura dogu kanpaina hau be. Batera baino ezin dogulako gertuko Eleiza egin, hau da, Bizkaiko auzo eta herrien bizitzan txertatuta dagoan eta gizarte zuzentasunaren eta gizon-emakume guztien duintasunaren aldeko konpromiso argia dauan Eleiza.
“Eleiza Katolikoa eta beste gizarte helburu batzuk” laukian ‘X’ markatzeak ez dakar inongo kosturik. Beste barik jakinaren gainean erabakitzea da, gure zergen zati bat gure alkarteetako pastoral eta liturgia bizitzari eusteko eta, aldi berean, beste zati bat, Caritas Bizkaia eta beste hainbat erakundegaz batera burutzen dogun karitate eta gizarte ekintza sendotzeko izan daiten.
Jainkoaren Hitzak ardurakidetasun hori era zehatzean bizitzera deitzen gaitu:
“Fededun guztiak alkartuta bizi ziran, eta dana danentzat eukien” (Eginak 2, 44-45).
Ondasunak batera jartzea, Barri Onaren bihotza da, eta baita abian dan eta bere sasoiko preminez arduratzen dan Eleizaren adierazpen argi be. Bizkaian, agerpen hau 300 parrokiatan, alkarte bizidunetan, harrera, ospakizun eta akonpainamendurako eremuetan zehazten da eta ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta familien arretarako sare zabalean.
Horregaitik, dei egiten deutsuegu errentaren autorpena berrikusi dagizuen, prozesu honen barri beste batzuei emon deiozuen eta burutzen lagundu, eta X markatzea gizartean arrastoa izteko era zehatza dala gogoratu dagizuen. Inork ez dagiala laukia zuriz itzi ezjakintasunagaitik.
Eskerrik asko zuen konpromisoagaitik, eguneroko lanagaitik eta Batera pertsonen eta guztion esanetara dagoan Eleiza eratzen jarraitzeagaitik.
Bihotzez eta esker onez,
|
Kerman López Campo |
Elena Unzueta Torre |
BIZKAIKO ELEIZAK ZURE EKARPENA BIKOIZTERA BULTZATZEN ZAITU
Gaur egungo gizarte egoerak, non biztanleriaren sektore ahulenak krisiaren, gerraren, errefuxiatuen, etorkinen… ondorioak jasaten dabezan, sekula baino alkartasun handiagoa erakustera eta ahaleginak batzera eroan behar gaitu nahitaez.
Bizkaiko Eleizak Errentaren autorpenean, ondorengo laukian X ahaztu barik markatu daizula eskatzen deutsu: C) Eleiza Katolikoari diruz eusteari eta beste hainbat gizarte helbururi lagundu holan gizarte eta alkartasun ekintzetara %0,7a ez ezik %1,4a emon ahal izateko
DIRU PUBLIKOA HELBURU SOLIDARIOETARA ZUZENTZEKO AUKEREN BARRI EZ IZATEA. ZEUK ERABAGI DAIKEZU ZENBAT DIRU ZUZENDU GURA DOZUN GIZARTE ETA ALKARTASUN EKINTZETARA
Bizkaian, gitxik erabilten dau C) laukia, ekarpen bikoitza (%1,4a, %0,7aren ordez) egiteko aukera emoten dauana eta, ostera askoz gehiagok egiten deutso ekarpena Eleizari bakarrik (%0,7) edo beste hainbat gizarte helburutara bakarrik (%0,7). Diru-kopuru handi bat Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte helbururi emoteko aukera alperrik galtzen da. Seguruenik, kasu askotan, ekarpena bikoizteko aukeraren barri ez izateagaitik.
Laukiak Xaz markatu barik izten badozuz zein helburu bakarra aukeratzen badozu, diru hori Estatuaren Aurrekontu Orokorretan geratzen da gizarte edo alkartasun helburu jakin baten erabili barik.
EMOTEN DOZUNAK EZ DAU KOSTURIK EZ ZURETZAT, EZTA BIZKAIKO OGASUNARENTZAT BE
Zerga izendapenak ez dau plusik edo ordainketa gehigarririk eragiten zuretzat. Zure zergen zati bat nora zuzendu erabagitzen dozu. Ez dau kosturik zuretzat, baina Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte eta alkartasun erakunderi diru gehiago zuzendu behar jakola erabagitzeko aukera dozu
X-a, Eleizaren alde
Eta, zein da zure aukera
Beste batzuetan lez, dei egiten deutsugu, errentaren autorpenean ‘X’ bakarra markatuz norbaiten alde egin daizun.
Gure lurralde historikoan aukeratzeko eta laguntza gehitzeko aukera emoten jaku.
Aukeratu egin zeinke. Ez dozu gehiago ordainduko. Ez deutsue gitxiago itzuliko. Baina ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta gizataldeen bizitza hobetzea aukeratuko dozu. Bizitzak aldatzearen alde egingo dozu.
Berrikusi zure datuak eta markatu X “Eleiza katolikoa eta beste gizarte helburu batzuk” laukian, Aukeratu bakotxari %0,7 emotea. Eragin bikotxa.
Keinu erraz baten bidez, “Eleiza katolikoa eta beste gizarte helburu batzuk” laukia markatuz, diru ekarpena bikoiztu egiten da (%1,4). Batutako diruaren %0,7 Bizkaiko Eleizarentzat izango da eta beste %0,7 helburu solidarioetarako. Beraz, ‘X’ bakarra markatuz, laguntza emon geinkio Eleizari pastoral eta gizarte ekintza garatu ahal izateko eta, aldi berean, ahulezia eta bazterketa jasaten daben pertsonei abegi eta lagun egiten deutsen Caritas Bizkaia eta antzeko erakundeei.
Bazenkian zure autorpenaren “datu pertsonalak” atalean ezer aukeratzen ez badozu, zure PFEZ-IRPFaren %1,4a ez dala Aurrekontu Orokorretran aktibatzen?
Zuk edo inguruko norbaitek errentaren autorpena lehenengo aldiz egiten badozue, gogoratu ekarpena bikoizteko eta diru-kopuru esanguratsua zertara zuzendu erabakitzeko aukera dozuena.
Berrikusi zure datuak eta aprobetxatu zure ekarpena bikoizteko aukera hau.
‘X’ markatzeak edo ez markatzeak ez dau errentaren autorpenaren ekonomia-emaitza aldatzen, baina markatu ezkero, laguntza bi emotera konprometitu zara eta mundu hau Jesusen mezuaren arabera aldatzen lagunduko dozu.
Zugaz batera, lehen lerroan jarraituko dogi. #ZureErabakiaHareenEtorkizuna
Bilbao, 2025-03-19
José Miguel Erdozain
Elizbarrutiko gerentea eta ekonomoa

