Eleizbarrutiko estatutu edota araudiak

Eleizbarrutiko Kuria
2017.eko irailaren 1etik indarrean dan Bilboko Eleizbarrutiko Kuriako Estatutuan zehazten dira kuriako oinarri arautzaile nagusiak, bere osaketa, egitekoak eta erakunde eta ofizioak, Eleizako legeria orokorraren eta Eleizbarrutiaren beraren berariazko zuzenbidearen arabera..
Batzordeak
Su título va aquí
Ekonomia gaietarako batzordea
Abade Kontseilua
Izatezko kideak dira: Bikario nagusiak, lurraldeetako gotzain Bikarioak, auzi Bikarioa, Katedraleko Kapituluko presidentea, Biziera Sagaraturako Kontseiluko kidea, Misinoetarako Ordezkaritzako ordezkaria eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako ordezkaria. Gotzainak izendatzen ditu 5 kide eta 20 hautatuak dira lurraldeetako, abade jubilatuen, mobimentuetako kontsiliarioen, abade erlijiosoen eta Kuriako abadeen ordezkari lez.
Kontsultarien Kolegioa
Kontsultarien Kolegioak aholku emoten deutso Gotzainari zuzenbideak ezarritako gobernu-gaietan edo, larritasuna edo urgentzia dala-eta, Gotzainak eretxia eskatzen dauan auzietan. Kideak ez dira sei abade baino gitxiago edo hamabi baino gehiago izango eta izendatzen dabezanean Abade Kontseiluko kide izango dira. 2000. urtean onartutako estatutu-araudiaren arabera zuzentzen da. 2013an, 16. artikulua aldatu zan.