Eleizbarrutiko estatutu edota araudiak
Eleizbarrutiko Kuria
2017.eko irailaren 1etik indarrean dan Bilboko Eleizbarrutiko Kuriako Estatutuan zehazten dira kuriako oinarri arautzaile nagusiak, bere osaketa, egitekoak eta erakunde eta ofizioak, Eleizako legeria orokorraren eta Eleizbarrutiaren beraren berariazko zuzenbidearen arabera..
Batzordeak
Su título va aquí
Your content goes here. Edit or remove this text inline or in the module Content settings. You can also style every aspect of this content in the module Design settings and even apply custom CSS to this text in the module Advanced settings.
Ekonomia gaietarako batzordea
1987an sortu zan, aurreko Administrazino-batzordea ordezkatuz. Zuzenbide kanonikoak zuzentzen dau eta, bereziki, 1987an onartutako estatutuek eta Eleizbarrutiko Administrazinoaren barruan kokatzen dauan Bilboko Eleizbarrutiko Kuriaren Estatutuko 47. artikuluan jasotzen danak. Gotzaina edo bere Ordezkaria da buru eta ekonomia eta herri zuzenbidean adituak diranek osatzen dabe.
Abade Kontseilua
Eleizbarruti bakotxean eratu behar da Abade Kontseilua. Honek, eleizbarrutiko abadeak ordezkatuz, Gotzainari laguntzen deutso Eleizbarrutiaren gobernuan (495. k.). Indarrean dagozan estatutuak 2004koak dira (Aldizkari Nagusia, 2004, n1 554, 30-50 orrialdeak). Izatezko kideak dira: Bikario nagusiak, lurraldeetako gotzain Bikarioak, auzi Bikarioa, Katedraleko Kapituluko presidentea, Biziera Sagaraturako Kontseiluko kidea, Misinoetarako Ordezkaritzako ordezkaria eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako ordezkaria. Gotzainak izendatzen ditu 5 kide eta 20 hautatuak dira lurraldeetako, abade jubilatuen, mobimentuetako kontsiliarioen, abade erlijiosoen eta Kuriako abadeen ordezkari lez.
Kontsultarien Kolegioa
Abade Kontseiluko kideen artean eta Zuzenbideak agindutako eginkizunetarako, Gotzainak Kontsultarien Kolegioa eratu behar dau (502 k.) Kontsultarien Kolegioak aholku emoten deutso Gotzainari zuzenbideak ezarritako gobernu-gaietan edo, larritasuna edo urgentzia dala-eta, Gotzainak eretxia eskatzen dauan auzietan. Kideak ez dira sei abade baino gitxiago edo hamabi baino gehiago izango eta izendatzen dabezanean Abade Kontseiluko kide izango dira. 2000. urtean onartutako estatutu-araudiaren arabera zuzentzen da. 2013an, 16. artikulua aldatu zan.
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua –EPK-
Kontsultarako organoa da eta bertan abadeak, erlijiosoak eta laikoak ordezkatuta dagoz. 1988an sortu zan. Indarrean dagozan estatutuak 2000. urtekoak dira. Oraintsu onartu da bere osaketaren aldaketa. 2016ko urrian estatutuen aldaketa onartu da Kontseiluaren eraketari dagokion puntuan.
Biziera Sagaratuaren edo Erlijiosoen Kontseilua
Eleizbarrutian jarduten daben Institutu Erlijiosoak, Institutu Sekularrak eta Biziera Apostolikoko Alkarteak batzen ditu. Zuzenbide Kanonikoak agintzen ez badau be, Eleizbarrutian urte asko daroaz jardunean. Bulegoa Eleizbarrutiko Kurian dau, Begoñako egoitzan. 1973an onartu ebezan estatutuak.
Bitartekotzarako Batzordea
1733,2 kanonean agertzen dan gomendioari jarraituz, Eleizbarrutiak Bitartekotzarako Batzordea sortu dau norbaitek Nagusiaren jardueraren batek kalte egin deutsala uste dauanean bidezko konponbideak bilatzeko. 1988an onartutako arauen eta araudiaren arabera zuzentzen da.