Nor gara?
Bilboko Elizbarrutiak Bizkaiko Lurralde Historikoa hartzen dau, Gasteizko Elizbarrutiari dagokion Urduñako enklabea eta, Kantrabriako Autonomia Erkidegoaren barruan egon arren, Elizbarruti bilbotarrean sartuta dagoan Villaverde Turtzioz izan ezik. Elizbarruti mugakide dira: Santander, Gasteiz eta Donostia. 2.193,17 km2-ko hedadurea dau. Gaur egun 1.159.443 biztanle ditu, 114 udalerritan banatuta.
Elizbarrutiaren izen arrunta Bilbao da, Bizkaiko uriburua, Euskalerria osotzen daben lurralde historikoetako bat. Izen latindarrra, hala ere, “Diocesis Flaviobrigensis” da, 1949.eko azaroaren 2ko Elizbarrutiaren sortzerako Buldak ezarrita. A. E. de Mañaricúa historiagilearen arabera, izen hau emon jakon, Bilbon “Flaviobrigensium Kolonia” finkatu zala uste dalako, baina bere eritziz ez dirudi holan izan zanik.
Obispado de Bilbao – Bilboko Gotzaitegia
C/ Virgen de Begoña, 38
48006 – BILBAO
Tlf: 944667979
transparencia@bizkeliza.org