Erosketetarako egitasmoa eleizbarrutiko erakundeetan
Eleizbarrutiko erakundeek eragin ekonomiko nabarmena daben erosketak egin behar dabezanean, batera negoziatzen da Gotzaitegiko ekonomia sailetik, kontratatutako zerbitzuetan eta prezioetan hobekuntzak lortzeko asmoagaz.
1.- Eleizbarrutiko erakundeetarako negoziatu daitekezan zerbitzuen kontratuak aukeratzen dira..
* Gaur egun, arlo honeetan aritzen da:
– Argindarra
– Gasa
– Gasolioa
– Komunikazinoak
– Aseguruak
– Cateringa
– Garbitasuna
– Igogailuen mantentze-lanak
– Su-itzalgailuen eta segurtasun-sistemen mantentze-lanak
* Aurreikuspen barriak epe laburrera:
– Galdaren mantentze-lana
– Fotokopiagailuak
– Osasun-aseguruak
2. – Kontratu orokorrak negoziatzeko taldeetan, ahal izan ezkero, kontratua dagokion arloan aditua dan norbaitek parte hartuko dau edo aholku emon.
3.- Ahal bada, gitxienez hiru proposamen eta aurrekontu eskatuko jakez beste hainbeste enpresari.
4.- Negoziatzeko ardura daben taldeek ebaluatu eta kontratuen proposamenak aurkeztuko deutsez ekonomo-gerenteari, Bikaritza Nagusian aurkeztu daizan eta, ondoren onartu eta sinatu daitezan.
5.- Negoziatzeko ardura dauan taldeak jarraipena egingo deutse, gitxienez sei hilez behin, kontratu guztiei eta euren gorabeherei.
6.- Kontratu orokor bakotxa gehienez urte biko epean aztertuko da.
Taldeen koordinatzailea: José Joaquín Moral
Helburua: Guztizko kostuaren %10 murriztu