Bilboko Eleizbarrutiko 2019ko
barri ekonomikoak
Pastoral, karidade, alkartasun egitekoak garatzeko eta Eleiza eta herrialde txirotuei laguntzeko jasotako diruaren jatorria kontuan hartuta, honeek izan dira diru-sarrerak:
SARRERAK BILBOKO ELEIZBARRUTIA PASTORALTZA – 2019
Bere sarrerak, eleiztarren ekarpenak eta dohaintzak | 20.324.114,61 |
Diru-laguntza ofizialak | 5.250.362,75 |
Zerbitzuak eta beste sarrera batzuk | 3.024.654,83 |
Ondarearen errendimenduak | 3.188.773,73 |
31.787.905,92 |
DIRUAREN ERABILERA BILBOKO ELEIZBARRUTIA PASTORALTZA 2019
Caritas, Misinoak eta Esku Elkartuak | 13.815.583,56 |
Parrokiak | 11.450.695,87 |
Gotzaitegia eta erakundeak (Seminarioa, Abade-etxeak, Museoa, Artxiboa, ETPI, Lagungo,…) | 7.861.745,56 |
Inbertsinoak | 848.601,20 |
33.976.626,19 |
Eleizbarrutiko Administrazinoa
Eleizbarrutiko eta kuriako zerbitzu administratiboen kontuak jasoten ditu, besteak beste, Gotzainaren eta Bikarioen zerbitzuak, pastoral ordezkaritzenak, eleiz auzitegiarenak, kantzelaritza-notaritzarenak, idazkaritza nagusiarenak, administrazino ekonomikoarenak eta komunikazinoarenak.
Gastuak guztira |
5.702.423,81 |
Sarrerak guztira |
4.744.332,04 |
Finantzatu beharrekoa |
958.091,77 |
Ekarpenak Eleizaren beste erakunde batzuetara |
1.489.718,88 |
Alkarkutxa
Alkartasun-kutxa da eta euren sarreraren arabera ekarpena egiten daben parrokien diru-sarrerez hornitzen da. Bertatik ordaintzen jako kleroari eta pastoral mandatua izanda ordainsaria jasoten daben laikoei, baliabide urriak dabezan parrokiei obrak ordaintzen laguntzen jake, abade edadetu eta ezinduak hartzen dabezan abade-etxeei eusten jake eta kleroaren aparteko beharrizanetan laguntzen da. Finantzatu beharrekoa errenta-autorpenaren “X”tik datorren eleizbarrutiarteko baterako fondoaren ekarpenagaz osatzen da.
Gastuak guztira |
5.631.359,59 |
Sarrerak guztira |
5.631.359,59 |
Ekarpenak abade-etxeei |
829.796,00 |
Parrokiak
Bilboko Eleizbarrutian 298 parrokia dagoz.
Gastuak guztira |
11.450.695,87 |
Sarrerak guztira |
11.267.843,55 |
Finantzatu beharrekoa |
182.852,32 |
Eleizbarrutiko Seminarioa
Abade barrien heziketaz arduratzen dan erakundea da.
Gastuak guztira |
377.087,60 |
Ohiko gastuak guztira |
325.506,99 |
Ezohiko sarrera |
201.120,00 |
Finantzatzeko gaitasuna |
149.539,39 |
Santiago Katedraleko Kapitulua
Gastuak guztira |
59.852,68 |
Sarrerak guztira |
26.032,07 |
Finantzatu beharrekoa |
33.820,61 |
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua (ETPI)
Eleizbarrutiko abade eta laikoen teologia eta pastoral heziketaz arduratzen dan eleizbarrutiko erakundea da.
Gastuak guztira |
323.703,92 |
Sarrerak guztira |
81.967,98 |
Finantzatu beharrekoa |
241.735,94 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
227.000,00 |
Eleizbarrutiko Historia Artxiboa
Bilboko eleizbarrutiko organismo, parrokia eta erakunde guztiek sortutako eta honeetatik jasotako kontserbazino iraunkorreko agiri guztiak gorde eta zabaltzeaz arduratzen dan erakundea da.
Gastuak guztira |
150.909,59 |
Sarrerak guztira |
62.209,61 |
Finantzatu beharrekoa |
88.699,98 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
58.200,00 |
Lagungo Fundazinoa
Familia Biderapenerako Eleizbarrutiko Zentroa da. Eleizbarrutiko pastoraltzari lotutako zerbitzu psikosozial profesionala eskaintzen deutse familiei.
Gastuak guztira |
822.283,57 |
Sarrerak guztira |
712.951,75 |
Finantzatu beharrekoa |
109.331,82 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
118.000,00 |
Eleiz Museoa
Eleizbarrutiaren arte bildumaren kudeaketa eta zainketaz eta zabaltze eta errestaurazinoaz arduratzen dan erakundea da. Hasieratik, Eleiz Museoak hitzarmena dau Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta, horren bitartez, Eleizbarrutiak eta Aldundiak diru-kopuru jakin bat jarten dabe erdibana, museoari eusteko.
Gastuak guztira |
401.150,03 |
Sarrerak guztira |
259.219,69 |
Finantzatu beharrekoa |
141.930,34 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
140.000,00 |
Begoñako Andra Mari Gogarte Etxea
Gogo-jardunetarako, bakarka edo taldeka hausnarketa eta erretiroa egiteko eta, batez be, Jainkoagaz eta norbere buruagaz bat egiteko lekua da.
Gastuak guztira |
230.088,79 |
Sarrerak guztira |
198.808,25 |
Finantzatu beharrekoa |
31.280,54 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
30.317,45 |
Abade-etxeak
Erakunde honeetan, abade nagusiak eta laguntza behar daben abade ezinduak hartzen dabez, dagokien ardura betez: abadeak zaindu eta, gaixotasunean, ezintasunean edo zahartzaroan, euren beharrizanei erantzun. Gaur egun, Eleizbarrutian Abade-etxe bi dagoz: San Bizente eta Beneragarrien etxea.
Gastuak guztira |
1.398.045,04 |
Sarrerak guztira |
603.311,12 |
Finantzatu beharrekoa |
794.733,92 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
829.796,00 |
Misinoak 2019
Bizkaian, misiolari jarduerak Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Aita Santuaren ardurapeko Misiolari Egintzen bidez gauzatzen dira.
Gastuak guztira |
768.363,63 |
Sarrerak guztira |
501.635,06 |
Finantzatu beharrekoa |
266.728,57 |
Esku Elkartuak
Esku Elkartuak Eleiza Katolikoaren alkartea, gosea eta azpigarapena, honeen arrazoiak eta balizko konponbideak ezagutzera emoteaz eta beharrizan horreei erantzuna emote aldera, garapenerako egitarau eta egitasmoak finantzateko bitarteko ekonomikoak batzeaz arduratzen da.
Gastuak guztira |
1.514.899,72 |
Sarrerak guztira |
1.514.899,72 |
Finantzatzeko gaitasuna |
0,00 |
Eleizbarrutiko Caritas
Caritas eleizbarrutiaren karidade eta gizarte misinoa gauzatzen dauan erakundea da. Horretarako, zuzentasunaren alde jarduten dau gizarte ekintzaren bidez. Baztarketa jasaten daben edo jasateko zorian dagozan pertsonak dira bere hartzaileak, gizartean ez erantzunik ez laguntzarik aurkitzen ez daben ahaztuenei lehentasuna emonez.
Gastuak guztira |
11.532.320,21 |
Sarrerak guztira |
11.520.779,46 |
Finantzatu beharrekoa |
11.540,75 |
Ikastetxeak
Eleizbarrutiak irakasleen unibertsitate eskola dau eta eleizbarrutiaren titulartasuna daben edo eleizbarrutiak kudeatzen dituan eta haur, lehen, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide heziketa arautu eta ez arautuan eta hezkuntza berezian irakaskuntza emoten daben 16 ikastetxe.
Gastuak guztira |
68.166.538,99 |
Sarrerak guztira |
68.432.358,71 |
Finantzatzeko gaitasuna |
265.819,72 |
Eleizbarrutiko irratiak
Bilboko Eleizbarrutiak irrati bi ditu: gaztelaniaz emititzen dauan Radio Popular-Herri Irratia eta euskeraz emititzen dauan Bizkaia Irratia.
Gastuak guztira |
2.226.661,70 |
Sarrerak guztira |
1.803.136,05 |
Finantzatu beharrekoa |
423.525,65 |
Eleizbarrutiaren ekarpena |
234.699,51 |
Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-denda
Liburuak, batez be erlijiosoak, saltzen eta banatzen ditu.
Gastuak guztira |
1.008.730,95 |
Sarrerak guztira |
930.916,21 |
Finantzatu beharrekoa |
77.814,74 |
Labayru Fundazinoa
Euskal hizkuntza eta kulturari lotutako guztiaren ikerketa eta zabalkundea da bere helburu nagusia. Batez be eremu honeetan jarduten dau: euskal hizkuntza eta literaturaren ikerketa eta irakaskuntza, itzulpengintza, herri ondarearen bilketa eta etnografia.
Gastuak guztira |
1.691.671,17 |
Sarrerak guztira |
1.690.521,46 |
Finantzatu beharrekoa |
1.149,71 |
Eraikinen Administratzailea
Bilboko eleizbarrutiak Seminarioa Eraikinen Administratzailea alkartea eratuta dau. Seminarioa eraikina zanean dagozan higiezinak errentabilizatzeaz arduratzen da. Eleizbarrutiak jasotako ekarpena 275 mila eurotakoa izan zan.
Gastuak guztira |
1.111.104,75 |
Sarrerak guztira |
1.163.211,44 |
Finantzatzeko gaitasuna |
52.106,69 |